lunes, 12 de noviembre de 2007

BI EUSKAL TALKDEEK IRABAZI

JORNADA HONTAKO EMAITZAK

S.P. HUELVA 2-1 HISPALIS
RAYO VALLECANO 2-1 OVIEDO MODERNO
ATH.BILBOKO 2-0 ESPANYOL
REAL SOCIEDAD 2-1 L´STARTIT
LEVANTE 4-0 PUEBLA
AT.MADRID 2-1 TORREJON
COLEGIO ALEMAN 2-2 TRASP.ALCAINE

martes, 6 de noviembre de 2007

Errealeko nesken urte hontako entrenatzailea

GARBIÑE ETXEBERRIA: "SUPERLIGAN URTE HONETAN LORTU DUGUNA HOBETZEN SAIATUKO GARA"



Entrenatzaileak Zubietan daramatzan hiru urteak oso positiboak izan direla uste du, eta espero du nesken taldearen sendotzean pausu bat aurrerago joatea


Garbiñe Etxeberria Realeko nesken taldeko lehen entrenatzaile berri bezala izendatu berri dute. Hiru urte "aberats" Iñigo Domínguezen alboan izan ondoren, talde txuri urdinaren agintea hartuko du Superligan izango duen bigarren urtean. Hiru urte hauek oso positiboak izan direla adierazi du, eta espero du nesken taldearen sendotzeaK pausu bat aurrerago joatea lehen kategorian.


- Nola jaso zenuen albistea?
- Esan zidatenean, albiste ona iruditu zitzaidan eta ilusioa egiten zidan. Errespetua diot kargu berri honi, hiru urtetan bi kategoriatan gora egin duen talde bat baita, Superligan jokatzen du, oso ondo aritu izan da bere lehen urtean eta listoia oso altu utzi du. Maila horretara iristen eta hobetzen saiatuko gara.
- Zein da zure hiru urte hauetako balantzea?
- Hiru urtetan taldea hezi ondoren, jaiotzetik lekurik altuenean izatera pasa da nesken futbolean. Hiru urte hauek oso positiboak izan dira maila guztietan. Taldea, talde teknikoarekin erlazioa, Iñigo Domínguezekin? Zalantzarik gabe, dena oso aberasgarria izan da.
- Eta Iñigo Domínguezekin?
- Hiru urte pertsona batekin egotea, elkarbizitza, zaila da, baina Iñigorekin oso erraza izan da. Berarekin oso gustura izan naiz egunerokoan. Asko ikasi dut berari esker, bakoitzak zuena eman du, nik 20 urtetan nesken futbolean dudan esperentzia, eta une honetan, banandu behar izan gara. Alde batetik, triste nago sortu dugun bikotea bukatzeagatik, hiru urte oso polit izan baitira.
- Aldaketa asko izango direla uste duzu?
- Orain arteko bidetik jarraitzen saiatuko gara, gauzak ondo eginak direnean ez baitira behar aldaketa gehiegi. Egin duguna aprobetxatu behar dugu eta egunero hobetzen saiatu, joko-mailan, sailkapen-mailan?
.
- Zer iritzi duzu lehen kategorian emandako lehen urte honi buruz?
- Emaitza ikusita, ikasi duzun guztian pentsatzen duzu, gozatu duzuna, baina urte zaila izan da. Une zailak pasa ditugu, batez ere emaitzak ez zirela iristen ikustean. Bederatzigarren jardunaldia arte irabazi gabe egotea nahiz eta joko ona erakutsi eta hobeto entrenatu, gogorra izaten da.
- Desberdintasun asko al daude Superligako taldeen artean?
- Talde oso sendoak daude, asko igartzen da talde askoren arteko desberdintasuna, dirua duten klubak, jokalari oso onak fitxatzen dituztenak, eta are gehiago kategorien artean. Dugun taldeak lagundu egin digu, guztion arteko giroa, jokalari eta entrenatzaileen arteko konfiantza? ezinbestekoak izan dira. Asko ikasi dugu egoera txarretatik, are gehiago orain dela bi urte dena irabaztetik gentozenean, gure benetako maila entrenamendutan bakarrik ikusten genuenean. Hori bai, ez dugu kexarik izan dugun taldeaz, maila oso altua baitu, eta seguru nago hobera egingo duela.
- Taldearen fisionomia aldatzera al doa?
- Ikasketak direla-eta jokalari batzuk halabeharrezko baja izango dira, beraiek hala nahi izan duten bezala, baina klubak ez du baja bat bera ere emango. Pena bat da, baina neskek ezin dugu futbolaren kontura bizi, eta normala da beste leku batzuetara begiratzea eta beste alderdi batzuei garrantzia ematea.
- Nola hasi zinen futbolaren munduan?
- 20 urte baino gehiago daramatzat honetan sartua. Ikastolan hasi nintzen futbolean jolasten, futbolean neska asko ez zirenean jokatzen ikusten. Zortea izan nuen, nire belaunaldia izan baitzen hondartzako futbola hasi zuena eta gero zelaiko futbolera pasa ginen, lurraldeko kategoria eta txapelketa sortu zirenean.
- Nolakoa zinen jokalari bezala?
- Oiartzunen bizi izan nituen urteak oso onak izan ziren. 84. urtean hasi nintzen eta 96.ean utzi nuen. Erdilari bezala jokatzen nuen, nahiz eta lehen urtetan hegalean jokatu. Bertan egon, ikusi eta eman egiten nuen (barreak), fisikoki motela nintzen, baina nire ustez ondo ikusten nuen futbola.
- Eta entrenatzaile bezala zure lehen pausuak?
- 83an hasi nintzen entrenatzen, Oiartzungo talde batean, klubeko txikiekin. Lan hori lehen taldeko jokalari izatearekin alderatzen nuen. Orduan, futbola utzi beharreko unea iritsi zen, edo Iñigok esaten duen bezala, futbola zen ni uzten ninduena (barreak). Entrenatzeak bete egiten ninduen, mundu honetaz gozatzeko beste era bat zen. Gero, taldez aldatzen joan nintzen, Oiartzunen bertan taldez aldatzen, lurraldekotik Nazionalera, eta ikusi nuen erakutsi nezakeela, eta postu berri horretatik zerbait eman nezakeela.
- Non sufritzen da gehiago: aulkian ala zelaian?
- Asko sufritzen da aulkian. Nahiago dut jokalaria izan, zalantzarik gabe. Bere misioa dute, argi dago entrenatzaileak agintzen duela, baina azkenean zuk egiten duzu futbola. Entrenatzera zatoz, lanera, jokatu eta joan egiten zara.

lunes, 5 de noviembre de 2007

Errealeko neskak baloiarekin hondartzan

.
Edozein momentu da egokia futbolean aritzeko. Badaude asko futbolarik gabe bizi ezin daitezenak. Pertsona guzti hauentzako bideo hau, jolasteko ilusioa mantentzen duten pertsona helduentzako

SEVILLA 1-0 ERREALA



Hona hemen partidari buruz atera duten kronika:

http://www.futfem.com/noticias/noticias-ver.asp?idN=2913


Astebukaera hau ez da izan gure taldeak espero zuen bezala, gauzak ez zaizkigu nahi genuen bezala atera eta. Autobusez eginiko bidai luze baten ondoren, indar barik zelaira atera ginela zirudien eta nahiz eta Sevillako neskak taulan azkenak izan, berauen lehen puntuak bereganatu zituzten gure talde ezezagunaren aurka. Azkenean sentsazio txarrarekin bueltatu ginen guztiak. Geure irabazteko bidera bueltatzeko irrikitan gaude, eta hurrengo partida ez da erraza izango L´ Estartit talde Kataluniarraren aurka baita. Baina argi dago, Superligan ez dagoela talde txarrik.

Evelyn

martes, 23 de octubre de 2007

Lengo urteko nesken lehen derbia

ATHLETIC 3
REALA 0

Athletic: Ainhoa Tirapu, Zuriñe, Moreno, Tzibi, Rodriguez (Uriagereka, 60.m), Guru, Itziar Gurrutxaga, Olabarrieta (Zarate, 66.m), Ibarra, Erika (Jessi, 78.m) eta Eba (Murua, 68.m). Reala: Ieregi, Etxaniz, Galdona (Lizardi,70.m), Mateos, Elgorriaga (Itsaso, 60.m), Landa (Evelin, 28.m), Gurutze, Lizaso, Nabaskues, Lucas (Laura, 60.m) eta Encinas. Epailea: Lejarazu. Ez zuen txartelik atera. Golak: 1-0, 4.m: Guru. 2-0, 46.m: Erika. 3-0, 56.m: Guru. Gorabeherak: Erabat bete ziren Lezamako harmailak. Partida hasi aurretik, futbola utzi berri duten Capak eta Onaindiak omenaldia jaso zuten.


BILBO


Aitzakiarik gabeko garaipena eskuratu zuen Athleticek emakumezkoen maila nagusiko lehen derbian. Bilbotarrak askoz ere gehiago izan ziren, eta ongi merezitako garaipena lortu zuten Realaren aurka.
Gipuzkoarrak oso urduri zelairatu ziren, eta lehen minutuetan oso gaizki pasatu zuten. Bizkaitarrek erasora jo zuten, eta lehen hiru minutuetan bi aukera garbi izan zituzten etxekoek. Lehenengoan, Olabarrietak kanpora bota zuen, eta bigarrengoan Ieregi atezainak geldialdi bikaina egin zuen Eli Ibarraren jaurtiketa baten ostean. Laugarren minutuan, ordea, etxekoen lehen gola etorri zen. Olatz Ieregi atezainak baloia gaizki urrundu zuen, eta Guruk ez zuen oparia alferrik galdu.

Hortik aurrera donostiarrak lasaitu egin ziren, eta atzean oso ongi kokatu ziren, baina baloia oso erraz galtzen zuten. Athleticek presioa ongi egiten zuen, eta horiek berahala egiten ziren baloiaren jabe. Erraz joaten ziren Realaren area iskinara, baina han izaten zituzten arazoak. Hala ere, lau edo bost aukera izan zituzten golen bat lortzeko, baina ez zuten asmatu, eta horretan, Olatz Ieregi atezainak erru handia izan zuen. Lehen golean huts egin bazuen ere, gero taldeko onena bera izan baitzen. Beraz, atsedenera 1-0ekoarekin joan ziren. Bigarren zatian, hamaika minututan erabaki zuen Athleticek norgehiagoka. Lehen jokaldian, Erikak buruz ederki errematatu zuen falta bat, eta bigarren gola egin zuen. Hamaikagarren minutuan, berriz, Guruk ederki bidali zuen baloia sareetara, ezkerretik egindako erdiraketa bati amaiera ezin hobea emanez.

Hortik aurrera, Athleticek presioa jaitsi egin zuen, eta Realak hartu zuen baloiaren jabetza. Lauraren eta Itsaroren zelairatzeak freskotasuna eman zien gipuzkoarrei. Hala ere, Lauraren jokaldi eder bat eta Itsasoren falta jaurtiketa bat izan ziren donostiarren aukerarik onenak. Amaieran, garaipena Bilbon geratu zen, eta ongi merezita, Reala baino dezente hobea izan baitzen. Gipuzkoarrek, hala ere, ez zuten etsi, eta amaierara bitarte borrokan jarraitu zuten.

Hurrengo jornadako partiduak

Torrejon - Rayo Vallecano
Trasp.Alcaine - AT.Madrid Feminas
Espanyol - Colegio Aleman
L´startit - ATH.Bilboko
Hispalis - Real Sociedad
Puebla - SP.Huelva
Oviedo Moderno- Levante

lunes, 22 de octubre de 2007

Errealak berdinketa lortu zuen athletikeko neskak ordea erraz irabazi zuten.

Atzo igandea urriak 21, zubietan jokatutako nesken partida berdinketan gelditu zen, errealeko neskak nahiko kaxakar ibili ziren, pueblako neskak ere ez zuten beste munduko ezer egin, honengatik partida banan bukatu zuten, lehengo partean izan ziren golak lehenik errealak sartu zuen lehen gola, Itxaso Garciak sartu zuen atezainaren aurrean bakar bakarrik gelditu eta oso ondo bukatu zuen jokaldia baloia sarean sartuz, hau 32 minutuan gertatu zen eta lehengo zatia bukatu baino minutu bat lehenago etorri zen Priscila pueblako jokalariaren gola, berak egindako banakako jokaldi baten bitartez. Bigarren zatia nahiko kaxkarra izan zen bi taldeen aldetik,ia ez zituzten izan ez jiokaldi onik ez aukera argirik,bigarren zati amaieran itxaso garcia berriro ere atezain aurrean bakarrik gelditu bazen er oraingoan baloia langa gainera bota zuen etahorrela bikatu zen partida. Honek erreala postu berdinean usten du klasifikazioan, hain zuzen ere 10. postuan, pueblako neskak aldiz 11. postuan zeuden eta orain 12. postuan aurkitzen dira.
Athletikeko neskak badirudi gogotsu irten zirela lezamako futbol zelaira, aurreneko bi partidutan berdinketa bakarrik lortzea lortu zuten eta klasifikazioan 7. postuan aurkitzen ziren, hau aldatzeko gogoarekin irten zirela zelaira esan daiteke, sevillako hispalis taldeari 7 gol sartu bai zizkioten, sekulako partida egin zuten neskek, hispaliseko neskak ezer gutxi egiteko aukera izan zuten athletikeko jokalarien aurrean , athletiken jokalari destakatuena Eli Ibarra elgoibartarra izan zen hiru gol sartu zituela. Emaitz honen ondorioz, hispalis taldea berdin azken postuan jarraitzen du 0 punturekin 6 jornadatan ez baitu ez berdinketarik ez garaipenik lortu, aldiz athletikek, 7. postutik 3. postura jeistea lortu dute atzoko garaipenarekin. Hurrengo astean Españako nesken taldea jolasten duela eta ez da izango jornadarik.

Aste bukaera hontako emaitzak

AT.MADRID 1-2 ESPAÑOL
ATH.BILBOKO 7-0 HISPALIS
COLEGIO ALEMAN 1-0 L´ESTARTIT
REAL SOCIEDAD 1-1 PUEBLA
SP.HUELVA 0-1 LEVANTE
TORREJON 2-2 OVIEDO MODERNO
RAYO VALLECANO 1-0 TRANP.ALCAINE

jueves, 18 de octubre de 2007

Errealeko etorkizunak Itsaso izena du!
Hala dio El Diario Vasco-n zetorren artikuluak behintzat.
Itsaso Nabaskues, 16 urteko neska donostiarra da. Txiki-txikitatik ari da futbolean jokatzen.
Oso gazte zela hondartza futbol modalitatean jokatzen zuen mutilekin, ezin zuelako ez Futbol- 8 ez Futbol- 11n jokatu.
Hondartza futbola utzi eta Añorgan hasi zen jokatzen. Pixkanaka- pixkana eta egunetik egunera ikasten joan zen eta urte gutxitan Liga Nazionaleko jokalari bihurtu zen, baina ez zuen asko jokatu kategoria horretan, gaur egun Super Ligako jokalaria da eta!
Joan den urtean, Errealeko nesken taldeko ordezkariek deitu zioten proposamena egiteko bera kanpoan zela, eta zer esan ez zekiela geratu zen. Bere taldekideei, Añorgako neskei, laguntza eta iritzia eskatu zien ea zer egin zezakeen galdetuz eta hauek, noski, Errealera joateko esan zioten. Itsasori pena handia ematen zion Añorgako neskak uztea, beraiekin harreman oso ona daukalako eta beraien artean sekulako giroa dagoelako. Afari pila egiten dituzte entrenadore eta guzti, eta horrek nesken arteko harremanaestuagoa izatea lortzen du. Gainera, Añorgako neskak, gutxi gorabehera denak adin berdinekoak dira eta beraien artean giro hobea sortzen da. Errealean, berriz, denak edo ia denak 20 urtetik gorakoak dira eta batzuk lanean daudenez, giroa ez da hain estua.
Errealeko taldeko neskarik gazteena da eta beste ekipoak kontuan hartuta ere, bera da ligako gazteena: 6-7 urte zaharrago diren jokalarien kontra jokatzen du, baina berarentzat ez da eragozpena. Bestela,ikusi besterik ez dago: Super Ligako jokalari izateaz gain, Euskadiko selekzioan ere jokatzen du eta aurreko astean Espainiako selekzioak deitu zion entrenatzera joateko.
Gutxi iruditzen al zaizue Errealeko etorkizuna izateko ???

lunes, 15 de octubre de 2007

bartzelonako mapa


Ver mapa más grande

Anna Lopez, txikitatik protagonista


Emakumezkoen futbola gero eta indar handiagoa eukitzeko asmoz,begiratu madrilen bizi den 13 urte bezterik ez dituen neska hau nola aritzen den futbolean,ikusgarria ezta!!

15 de octubre de 2007 4:32

lunes, 8 de octubre de 2007

astebukaera kaxkarra euskal taldeetan errealak galdu eta athletikek berdinketa

Asteko emaitzak kaxkarrak izan ziren,errealak 2-0 galdu zuen huelva taldearen kontra,nahiz eta partida osoan hobeagoak izan,aukera gehiago lortu eta kalitatez hobeagoak izan,errealeko neskak beraiek galdu zuten partida,bai lehengo gola ta bai bigarrena errealeko nesken hutsen ondorioz etorri ziren,ez huelvako nesken merituengatik,baina errealak naiz eta aukera asko izan ez zen kapaz izan baloia ate barruan sartzeko.
Athletik eta levanteko partida nahiko berdintsua izan zen,levanteko Laura del rio bandako jokalaria izan zen jokalari destakatuena bera izan zen 2 golak eman zizkiona levanteko taldeari,baina athletik ere ez zen atzean geratu eta Erika vazkezek jokaldi on bat eginez eta Vanesa Rodriguezek faltas sekulako gola sartu zuen, eta azkenean berdinketarekin joan ziren aldageletara,emaitza honekin berdin jarraitzen dute klasifikazioan, levante lehen eta athleti bigarren.