jueves, 18 de octubre de 2007

Errealeko etorkizunak Itsaso izena du!
Hala dio El Diario Vasco-n zetorren artikuluak behintzat.
Itsaso Nabaskues, 16 urteko neska donostiarra da. Txiki-txikitatik ari da futbolean jokatzen.
Oso gazte zela hondartza futbol modalitatean jokatzen zuen mutilekin, ezin zuelako ez Futbol- 8 ez Futbol- 11n jokatu.
Hondartza futbola utzi eta Añorgan hasi zen jokatzen. Pixkanaka- pixkana eta egunetik egunera ikasten joan zen eta urte gutxitan Liga Nazionaleko jokalari bihurtu zen, baina ez zuen asko jokatu kategoria horretan, gaur egun Super Ligako jokalaria da eta!
Joan den urtean, Errealeko nesken taldeko ordezkariek deitu zioten proposamena egiteko bera kanpoan zela, eta zer esan ez zekiela geratu zen. Bere taldekideei, Añorgako neskei, laguntza eta iritzia eskatu zien ea zer egin zezakeen galdetuz eta hauek, noski, Errealera joateko esan zioten. Itsasori pena handia ematen zion Añorgako neskak uztea, beraiekin harreman oso ona daukalako eta beraien artean sekulako giroa dagoelako. Afari pila egiten dituzte entrenadore eta guzti, eta horrek nesken arteko harremanaestuagoa izatea lortzen du. Gainera, Añorgako neskak, gutxi gorabehera denak adin berdinekoak dira eta beraien artean giro hobea sortzen da. Errealean, berriz, denak edo ia denak 20 urtetik gorakoak dira eta batzuk lanean daudenez, giroa ez da hain estua.
Errealeko taldeko neskarik gazteena da eta beste ekipoak kontuan hartuta ere, bera da ligako gazteena: 6-7 urte zaharrago diren jokalarien kontra jokatzen du, baina berarentzat ez da eragozpena. Bestela,ikusi besterik ez dago: Super Ligako jokalari izateaz gain, Euskadiko selekzioan ere jokatzen du eta aurreko astean Espainiako selekzioak deitu zion entrenatzera joateko.
Gutxi iruditzen al zaizue Errealeko etorkizuna izateko ???

No hay comentarios: