lunes, 22 de octubre de 2007

Errealak berdinketa lortu zuen athletikeko neskak ordea erraz irabazi zuten.

Atzo igandea urriak 21, zubietan jokatutako nesken partida berdinketan gelditu zen, errealeko neskak nahiko kaxakar ibili ziren, pueblako neskak ere ez zuten beste munduko ezer egin, honengatik partida banan bukatu zuten, lehengo partean izan ziren golak lehenik errealak sartu zuen lehen gola, Itxaso Garciak sartu zuen atezainaren aurrean bakar bakarrik gelditu eta oso ondo bukatu zuen jokaldia baloia sarean sartuz, hau 32 minutuan gertatu zen eta lehengo zatia bukatu baino minutu bat lehenago etorri zen Priscila pueblako jokalariaren gola, berak egindako banakako jokaldi baten bitartez. Bigarren zatia nahiko kaxkarra izan zen bi taldeen aldetik,ia ez zituzten izan ez jiokaldi onik ez aukera argirik,bigarren zati amaieran itxaso garcia berriro ere atezain aurrean bakarrik gelditu bazen er oraingoan baloia langa gainera bota zuen etahorrela bikatu zen partida. Honek erreala postu berdinean usten du klasifikazioan, hain zuzen ere 10. postuan, pueblako neskak aldiz 11. postuan zeuden eta orain 12. postuan aurkitzen dira.
Athletikeko neskak badirudi gogotsu irten zirela lezamako futbol zelaira, aurreneko bi partidutan berdinketa bakarrik lortzea lortu zuten eta klasifikazioan 7. postuan aurkitzen ziren, hau aldatzeko gogoarekin irten zirela zelaira esan daiteke, sevillako hispalis taldeari 7 gol sartu bai zizkioten, sekulako partida egin zuten neskek, hispaliseko neskak ezer gutxi egiteko aukera izan zuten athletikeko jokalarien aurrean , athletiken jokalari destakatuena Eli Ibarra elgoibartarra izan zen hiru gol sartu zituela. Emaitz honen ondorioz, hispalis taldea berdin azken postuan jarraitzen du 0 punturekin 6 jornadatan ez baitu ez berdinketarik ez garaipenik lortu, aldiz athletikek, 7. postutik 3. postura jeistea lortu dute atzoko garaipenarekin. Hurrengo astean Españako nesken taldea jolasten duela eta ez da izango jornadarik.

No hay comentarios: