martes, 23 de octubre de 2007

Lengo urteko nesken lehen derbia

ATHLETIC 3
REALA 0

Athletic: Ainhoa Tirapu, Zuriñe, Moreno, Tzibi, Rodriguez (Uriagereka, 60.m), Guru, Itziar Gurrutxaga, Olabarrieta (Zarate, 66.m), Ibarra, Erika (Jessi, 78.m) eta Eba (Murua, 68.m). Reala: Ieregi, Etxaniz, Galdona (Lizardi,70.m), Mateos, Elgorriaga (Itsaso, 60.m), Landa (Evelin, 28.m), Gurutze, Lizaso, Nabaskues, Lucas (Laura, 60.m) eta Encinas. Epailea: Lejarazu. Ez zuen txartelik atera. Golak: 1-0, 4.m: Guru. 2-0, 46.m: Erika. 3-0, 56.m: Guru. Gorabeherak: Erabat bete ziren Lezamako harmailak. Partida hasi aurretik, futbola utzi berri duten Capak eta Onaindiak omenaldia jaso zuten.


BILBO


Aitzakiarik gabeko garaipena eskuratu zuen Athleticek emakumezkoen maila nagusiko lehen derbian. Bilbotarrak askoz ere gehiago izan ziren, eta ongi merezitako garaipena lortu zuten Realaren aurka.
Gipuzkoarrak oso urduri zelairatu ziren, eta lehen minutuetan oso gaizki pasatu zuten. Bizkaitarrek erasora jo zuten, eta lehen hiru minutuetan bi aukera garbi izan zituzten etxekoek. Lehenengoan, Olabarrietak kanpora bota zuen, eta bigarrengoan Ieregi atezainak geldialdi bikaina egin zuen Eli Ibarraren jaurtiketa baten ostean. Laugarren minutuan, ordea, etxekoen lehen gola etorri zen. Olatz Ieregi atezainak baloia gaizki urrundu zuen, eta Guruk ez zuen oparia alferrik galdu.

Hortik aurrera donostiarrak lasaitu egin ziren, eta atzean oso ongi kokatu ziren, baina baloia oso erraz galtzen zuten. Athleticek presioa ongi egiten zuen, eta horiek berahala egiten ziren baloiaren jabe. Erraz joaten ziren Realaren area iskinara, baina han izaten zituzten arazoak. Hala ere, lau edo bost aukera izan zituzten golen bat lortzeko, baina ez zuten asmatu, eta horretan, Olatz Ieregi atezainak erru handia izan zuen. Lehen golean huts egin bazuen ere, gero taldeko onena bera izan baitzen. Beraz, atsedenera 1-0ekoarekin joan ziren. Bigarren zatian, hamaika minututan erabaki zuen Athleticek norgehiagoka. Lehen jokaldian, Erikak buruz ederki errematatu zuen falta bat, eta bigarren gola egin zuen. Hamaikagarren minutuan, berriz, Guruk ederki bidali zuen baloia sareetara, ezkerretik egindako erdiraketa bati amaiera ezin hobea emanez.

Hortik aurrera, Athleticek presioa jaitsi egin zuen, eta Realak hartu zuen baloiaren jabetza. Lauraren eta Itsaroren zelairatzeak freskotasuna eman zien gipuzkoarrei. Hala ere, Lauraren jokaldi eder bat eta Itsasoren falta jaurtiketa bat izan ziren donostiarren aukerarik onenak. Amaieran, garaipena Bilbon geratu zen, eta ongi merezita, Reala baino dezente hobea izan baitzen. Gipuzkoarrek, hala ere, ez zuten etsi, eta amaierara bitarte borrokan jarraitu zuten.

Hurrengo jornadako partiduak

Torrejon - Rayo Vallecano
Trasp.Alcaine - AT.Madrid Feminas
Espanyol - Colegio Aleman
L´startit - ATH.Bilboko
Hispalis - Real Sociedad
Puebla - SP.Huelva
Oviedo Moderno- Levante

lunes, 22 de octubre de 2007

Errealak berdinketa lortu zuen athletikeko neskak ordea erraz irabazi zuten.

Atzo igandea urriak 21, zubietan jokatutako nesken partida berdinketan gelditu zen, errealeko neskak nahiko kaxakar ibili ziren, pueblako neskak ere ez zuten beste munduko ezer egin, honengatik partida banan bukatu zuten, lehengo partean izan ziren golak lehenik errealak sartu zuen lehen gola, Itxaso Garciak sartu zuen atezainaren aurrean bakar bakarrik gelditu eta oso ondo bukatu zuen jokaldia baloia sarean sartuz, hau 32 minutuan gertatu zen eta lehengo zatia bukatu baino minutu bat lehenago etorri zen Priscila pueblako jokalariaren gola, berak egindako banakako jokaldi baten bitartez. Bigarren zatia nahiko kaxkarra izan zen bi taldeen aldetik,ia ez zituzten izan ez jiokaldi onik ez aukera argirik,bigarren zati amaieran itxaso garcia berriro ere atezain aurrean bakarrik gelditu bazen er oraingoan baloia langa gainera bota zuen etahorrela bikatu zen partida. Honek erreala postu berdinean usten du klasifikazioan, hain zuzen ere 10. postuan, pueblako neskak aldiz 11. postuan zeuden eta orain 12. postuan aurkitzen dira.
Athletikeko neskak badirudi gogotsu irten zirela lezamako futbol zelaira, aurreneko bi partidutan berdinketa bakarrik lortzea lortu zuten eta klasifikazioan 7. postuan aurkitzen ziren, hau aldatzeko gogoarekin irten zirela zelaira esan daiteke, sevillako hispalis taldeari 7 gol sartu bai zizkioten, sekulako partida egin zuten neskek, hispaliseko neskak ezer gutxi egiteko aukera izan zuten athletikeko jokalarien aurrean , athletiken jokalari destakatuena Eli Ibarra elgoibartarra izan zen hiru gol sartu zituela. Emaitz honen ondorioz, hispalis taldea berdin azken postuan jarraitzen du 0 punturekin 6 jornadatan ez baitu ez berdinketarik ez garaipenik lortu, aldiz athletikek, 7. postutik 3. postura jeistea lortu dute atzoko garaipenarekin. Hurrengo astean Españako nesken taldea jolasten duela eta ez da izango jornadarik.

Aste bukaera hontako emaitzak

AT.MADRID 1-2 ESPAÑOL
ATH.BILBOKO 7-0 HISPALIS
COLEGIO ALEMAN 1-0 L´ESTARTIT
REAL SOCIEDAD 1-1 PUEBLA
SP.HUELVA 0-1 LEVANTE
TORREJON 2-2 OVIEDO MODERNO
RAYO VALLECANO 1-0 TRANP.ALCAINE

jueves, 18 de octubre de 2007

Errealeko etorkizunak Itsaso izena du!
Hala dio El Diario Vasco-n zetorren artikuluak behintzat.
Itsaso Nabaskues, 16 urteko neska donostiarra da. Txiki-txikitatik ari da futbolean jokatzen.
Oso gazte zela hondartza futbol modalitatean jokatzen zuen mutilekin, ezin zuelako ez Futbol- 8 ez Futbol- 11n jokatu.
Hondartza futbola utzi eta Añorgan hasi zen jokatzen. Pixkanaka- pixkana eta egunetik egunera ikasten joan zen eta urte gutxitan Liga Nazionaleko jokalari bihurtu zen, baina ez zuen asko jokatu kategoria horretan, gaur egun Super Ligako jokalaria da eta!
Joan den urtean, Errealeko nesken taldeko ordezkariek deitu zioten proposamena egiteko bera kanpoan zela, eta zer esan ez zekiela geratu zen. Bere taldekideei, Añorgako neskei, laguntza eta iritzia eskatu zien ea zer egin zezakeen galdetuz eta hauek, noski, Errealera joateko esan zioten. Itsasori pena handia ematen zion Añorgako neskak uztea, beraiekin harreman oso ona daukalako eta beraien artean sekulako giroa dagoelako. Afari pila egiten dituzte entrenadore eta guzti, eta horrek nesken arteko harremanaestuagoa izatea lortzen du. Gainera, Añorgako neskak, gutxi gorabehera denak adin berdinekoak dira eta beraien artean giro hobea sortzen da. Errealean, berriz, denak edo ia denak 20 urtetik gorakoak dira eta batzuk lanean daudenez, giroa ez da hain estua.
Errealeko taldeko neskarik gazteena da eta beste ekipoak kontuan hartuta ere, bera da ligako gazteena: 6-7 urte zaharrago diren jokalarien kontra jokatzen du, baina berarentzat ez da eragozpena. Bestela,ikusi besterik ez dago: Super Ligako jokalari izateaz gain, Euskadiko selekzioan ere jokatzen du eta aurreko astean Espainiako selekzioak deitu zion entrenatzera joateko.
Gutxi iruditzen al zaizue Errealeko etorkizuna izateko ???

lunes, 15 de octubre de 2007

bartzelonako mapa


Ver mapa más grande

Anna Lopez, txikitatik protagonista


Emakumezkoen futbola gero eta indar handiagoa eukitzeko asmoz,begiratu madrilen bizi den 13 urte bezterik ez dituen neska hau nola aritzen den futbolean,ikusgarria ezta!!

15 de octubre de 2007 4:32

lunes, 8 de octubre de 2007

astebukaera kaxkarra euskal taldeetan errealak galdu eta athletikek berdinketa

Asteko emaitzak kaxkarrak izan ziren,errealak 2-0 galdu zuen huelva taldearen kontra,nahiz eta partida osoan hobeagoak izan,aukera gehiago lortu eta kalitatez hobeagoak izan,errealeko neskak beraiek galdu zuten partida,bai lehengo gola ta bai bigarrena errealeko nesken hutsen ondorioz etorri ziren,ez huelvako nesken merituengatik,baina errealak naiz eta aukera asko izan ez zen kapaz izan baloia ate barruan sartzeko.
Athletik eta levanteko partida nahiko berdintsua izan zen,levanteko Laura del rio bandako jokalaria izan zen jokalari destakatuena bera izan zen 2 golak eman zizkiona levanteko taldeari,baina athletik ere ez zen atzean geratu eta Erika vazkezek jokaldi on bat eginez eta Vanesa Rodriguezek faltas sekulako gola sartu zuen, eta azkenean berdinketarekin joan ziren aldageletara,emaitza honekin berdin jarraitzen dute klasifikazioan, levante lehen eta athleti bigarren.